Gizartea -
Gertakaria
Euskal mendizalearen gorpua ostegun honetan eramango dute Gipuzkoara
Gorpua Frantziako Tolosan dago une honetan, eta Antxon Leundaren familiakoek etxera eramateko izapideak egin dituzte jada.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehenean Frantziako Pirinioetan hildako Antxon Leunda Labaka euskal mendizalearen gorpua Saint Gaudensen dago, eta ostegun honetan eramango dute Gipuzkoara.
Senideek dagoeneko egin dituzte gorpua etxera eramateko izapideak.
Antxon Leundak 64 urte zituen eta Irurakoa (Gipuzkoa) zen. Astelehenean hil zen, 150 metroko amildegi batetik jausita, Jean Arlaud 3.067 metroko mendia jaisten ari zenean. Familiakoak eta lagunak gestioak ari dira egiten, Frantziako Tolosan, gorpua Euskal Herrira ekartzeko asmoarekin.
Gertaturikoaren xehetasunak ari dira ikertzen. Mendizalea bakarrik zihoan istripua jazo zenean; hortaz, agenteen lana zailagoa da, lekukorik ez baitago.