Gizartea -

Heriotza polemikoa

Hildako senegaldarraren herrikideek manifestazioa egin dute Saloun

Mossoen kontrako oihuak eta pankartak entzun eta ikusi ahal izan dira protestan. Alkateak "lasaitasunerako deia" egin du.

Minduta manifestatu da gaur Senegaleko komunitatea Salouen

3:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko liskarrak alde batera geratu badira ere, oraindik tentsioa da nagusi Saloun (Tarragona). Asteazken goizean manifestazioa egin dute senegaldarrek Esquadra Mossoek asteartean kaleko salmentaren kontra egindako polizia-operazioan zendutako herrikidearen alde eta agenteen jarreraren kontra agertzeko.

Orokorrean modu baketsuan egin badute ere, liskarren bat izan da martxan. Atzo herrian eragindako triskantzagatik kargu hartu dien herritar bati botilak eta aulkiak jaurti dizkiote manifestariek.

Salouko Udaletxe plazan bildu dira senegaldarrak, eta Sant Jordi plazarainoko bidea egin dute, han bizi baitzen hildako herrikidea.

"Basta ya de violencia" (Indarkeria gehiagorik ez) "Mossos killers" (Mossoak hitzaile) "No volem mes morts" (Ez dugu heriotza gehiago nahi) eta "Stop al racismo" (Arrazakeriari stop) zioten kartelak zeramatzaten manifestariek.

Salouko Udaltzaingoak eta Esquadra Mossoek zaindu dute manifestazioa, istiluak saihesteko asmoz.

Agenteak atzetik zituela, etxebizitza bateko 3. solairutik amilduta hil zen 50 urteko gizonezkoari buruz Poliziak emandako bertsioa zalantzan jarri du Salouko senegaldarren komunitateak. Euren hitzetan, mossoek bultzatu zuten gizona balkoitik behera.

Pere Granados Salouko alkatea Senegalgo kontsularekin bildu da, eta herrikideak lasaitzen laguntzeko eskatu dio. Bart ez da istilurik izan. Atzo, berriz, 24 lagun zauritu ziren agenteen eta manifestarien arteko liskarretan, eta Salou eta Cambrils arteko trenen joan-etorria etenda egon zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea