Gizartea -

La Villa de Don Fadrique

Emakume bat atxilotu dute Toledon bere umetxoa hiltzeagatik

Amak lepoa moztu dio semeari hilerriko kaperan, aldarean, eta, ondoren, herriko elizara joan da eta “deabrua dut barruan” garrasika esanez sartu da.

Hiru hilabeteko semea hil du emakume batek Toledon

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko emakume bat atxilotu dute La Villa de Don Fadriquen (Toledo) bere haurtxoa hiltzea egotzita. Amak lepoa moztu dio semeari hilerriko kaperan, aldarean, eta, ondoren, herriko elizara joan da eta “deabrua dut barruan” garrasika esanez sartu da.

Gertakariak 08:00ak aldera jazo dira. Atxilotua bere amaren etxera joan da bere bi seme-alaben bila. Seme-alabak lotan zeuden, eta semea bakarrik eraman ahal izan du; izan ere, amonak ez dio alaba nagusia eramaten utzi.

Ondoren, furgoneta hartu du eta hilerrira joan da, herritik kilometro batera, eta hiru hilabeteko umetxoari lepoa moztu dio bertan. Antza denez, sukaldeko aizto bat erabili du haurtxoa hiltzeko, Udaltzaingoaren esanetan.

Atxilotuak aurrekari psikiatrikoak dituela adierazi dute gertatutakoa argitzeko arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea