Gizartea -
Ezbeharra
Antsoaingo bizilagun bat hil da Huescan, erorita
Gizona 150 metrotik behera erori da, eta traumatismo ugari egin ditu. Zauri larri horien ondorioz hil da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antsoaingo 67 urteko bizilagun bat hil da Benasquen (Huesca), Mir mendiaren iparraldeko maldatik behera erorita.
Gizona 150 metrotik behera erori da, eta traumatismo larri ugari egin ditu; besteak beste, hainbat hezur hautsi ditu eta masa entzefalikoa galdu du. Zauri larri horien ondorioz hil da, Espainiako Gobernuak Huescan duen Ordezkariordetzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hiru ordu behar izan dituzte gorpua berreskuratzeko, eta Benasqueko Mendiko Erreskateetarako Taldeko lau adituk eta udalerri horretan egoitza duten aire-unitateko bi pilotuk eta mediku batek parte hartu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea