Gizartea -
Estatuko Loteriak eta Apustuak
Gasteiztar batek 175.991 euro irabazi ditu Primitivaren zozketan
Martxoaren 22an Bonolotoak 5,4 milioi euro utzi zituen Gasteizen.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztar batek 175.991 euroko saria irabazi du atzo egin zen Primitivaren zozketan, bigarren mailako txartel batekin. (5+0). Gasteizko Dato kalean dagoen 4. loteria-administrazioan (4. zenbakiduna) zigilatu zuen txartela. Primitivaren Sari Potoloaren atzoko zozketan ez zen lehen mailako saridunik egon. (5+1).
Joan den abuztuaren 10ean beste gasteiztar batek 234.334 euro irabazi zituen Bonolotoaren zozketan. Sari hori Araban aurten eman den bigarren nagusiena izan zen, Primitivak, martxoaren 22an, banatu zuen 5,4 milioiko sariaren atzetik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea