Gizartea -
Iparragirre etorbidea
Bi edukiontzik eta auto batek su hartu dute Santurtzin
Sutea goizeko laurak aldera hasi da, Iparragirre etorbidean.
Agentziak | Erredakzioa
Hondakinen bi edukiontzik eta auto batek sute baten eraginak jasan dituzte gaur goizaldean Santurtzin, eta Ertzaintza sutearen jatorria ikertzen ari da.
Sutea goizeko laurak aldera hasi da Iparragirre etorbideko edukiontzi batean, eta handik beste edukiontzi batera zein gertu zegoen auto batera (Volkswagen Golf) hedatu da.
Suaren ondorioz, edukiontzietako bat erabat suntsitu da, eta besteak kalte handiak izan ditu. Autoaren atzeko aldeak ere suaren eraginak jasan ditu, eta Iparragirre etorbideko 35 zenbakidun atarian dagoen egoitzaren aurrealdeko zati bat belztuta geratu da, Segurtasun Sailaren arabera.
Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Ertzaintzak gertaeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa-lanei ekin die.