Gizartea -

AEB

AEBk 'emakumeentzako Viagra' saltzea onartu du

Botika Addyi izenarekin merkaturatuko dute. Emakumezkoen sexu-desioa tratatzen du, eta medikuek jarraibide zorrotzak eman behar dituzte hori hartu ahal izateko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Sendagaien eta Elikagaien Administrazioak (FDA) onartu egin du 'emakumeentzako Viagra' izango omen den botika salgai jartzea. Addyi izena izango du, eta urrian hasiko dira merkaturatzen AEBn; oraindik ez dute argitu noiz helduko den Europara. "Pilula arrosa" baimentzeko prozesua polemikaz inguratuta etorri da, hainbat medikuk albo-ondorioak izan ditzakeela ohartarazi baitute.

FDAk bitan ukatu du aurretik Sprout Pharmaceuticals konpainiak ekoitzitako flibanserina botika. Alabaina, ekainean, aholkulari talde batek sendagaia indarrean dauden neurri zorrotzen arabera onartu beharko litzatekeela ondorioztatu zuen, pazienteak une oro ezagut ditzan botika erabiltzeak dituen arriskuak. Hortaz, horren ondorioz dator FDAk oraintsu hartu duen erabakia.

Aipatutako botikak emakumezko pazienteen sexu-desioa areagotzea du helburu. Kalkuluen arabera, menopausiaren aurreko aldian dauden emakumeen % 7k sexu-desio txikia du. Hartara, sendagaiari 'emakumeentzako Viagra' ezizena jarri diote komunikabideetan, gizonezkoentzako pilula arrakastatsuak beste erabilera bat badu ere. Azken hori 1998an merkaturatu zuen lehen aldiz Pfizer enpresak, eta zutitzearen disfuntzioa tratatzeko onartu zen lehen tratamendua izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gizartea