Gizartea -
Diru Sarreren Bermatze Errenta
Lanbideri 20.000 euroko iruzurra egiteagatik atxilotu dute Bilbon
Guztira 20.455 euro jaso zituen iruzur bidez diru-laguntzetan. Laguntza horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari (EGPO) zegozkien.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek magrebtar bat atxilotu dute Bilbon Euskal Enplegu Zerbitzuari, Lanbideri, iruzurra egin eta 20.000 euro baino gehiagoko diru-laguntzak modu bidegabean jasotzeagatik.
Atxilotuak bi datu pertsonal desberdin erabili zituen laguntzak jasotzeko, NANa iruzurrez lortu ostean.
Ikertzaileek jakin ahal izan zutenez, hasiera batean Atzerritarraren Identifikazio Zenbaki (AIZ) bat erabili zuen. Bertan, aljeriarra zela agertzen zen. Horren ostean, iruzur bidez eskuratutako NAN bat erabili zuen, non marokoarra zela adierazten zen.
Modu horretan jasotako diru-laguntzen guztizko kopurua 20.455 euro izan zen. Laguntza horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari (EGPO) zegozkien.
Halaber, norbanako berari agiri ofizialean faltsukeria eta NANa lortzerako orduan egoera zibilaren usurpazioa ere leporatzen zaizkio.