Gizartea -
Bi noranzkoetan
N-240 errepidea ireki dute Zeanurin, lau orduz itxita egon ondoren
Errepidea bi noranzkoetan itxi dute goizeko 7:00etan, kamioi batek isuri omen duen erregaia garbitu bitartean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
N-240 errepidea lau orduz erabat itxi dute bi noranzkoetan Zeanurin, kamioi batek bidera gasolioa isuri ostean. Goizeko 11:00ak aldera, berriz ireki dute errepidea.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, zazpiak aurretik Man etxeko kamioi artikulatu batek arazoren bat izan du erregai deposituan, eta Barazar mendatean erregai orbanak sortu dira.
Bidea erabat itxi behar izan dute gasolio isuria garbitzeko, eta, hori garbitu bitartean, Dimako mendatetik bideratu dute ibilgailuen joan-etorria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak
Trafikoa
Zer gertatu da gaur Bizkaian?
Zer gertatu da Zeanuri herrian?
Arratia-Nerbioi azken ordukoa
Merkantzia-garraioari buruzko albisteak