Gizartea -

Homosexualitatea

Elita nigeriarrak sei hilabeteko baimena lortu du Frantzian geratzeko

14 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Nigerian, lesbiana izateagatik. Uztailaren 24tik dago Hendaiako atxikitze-zentroan, eta gaur irten da bertatik 26 urteko emakumea.

Elita, gazte nigeriar lesbiana, aske geratu da goizean

1:18

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hendaiako (Lapurdi) atxikitze-zentrorik irten da ostegun honetan Elita Edeh 26 urteko emakume nigeriarra. 14 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Nigerian, lesbiana izateagatik, eta asiloa eskatu zuen Frantzian. Bertako agintariak Nigeriara bueltatu ala ez aztertzen ari ziren eta, azkenean, sei hilabetez Frantzian bizitzeko baimena eman diote.

Hendaiako erretentzio zentrotik pozik irten da Elita, baina minduta eta gaixo. ''Mila esker tratamendua eskuratzeko aukerarengatik, baina min handia dut, batez ere barneko mina; oso hunkituta nago gertatu zaidan guztiagatik'', adierazi du.

Trauma ondoko nahasmena duela diagnostikatu dio medikuak. Izan ere, bere bikotekidea erre zuten Nigerian eta bi lagun atxilotu zituzten, lesbianak izateagatik.

Frantzian geratzeko asmoa duela adierazi du Elitak. ''Oso garrantzitsua da niretzat Frantzian egotea, tratamendua jaso ahal izateko'', azaldu du.

Orain, Elita laguntzeko boluntario aurkeztu den emakume baten etxean geratuko da. Etorkizunaz, ordea, ez daki ezer. Gaixo dagoela eta, orain, bere lehentasuna sendatzea dela azaldu du.

Homosexualak eta atzerritar eta errefuxiatuak laguntzeko elkarteetatik pozik azaldu dira, baina oraindik, Elita Nigeriara itzultzeko erabakiak bere horretan jarraitzen duela gogorarazi dute.

Lesbiana izatea, Elita gaztearen 'zorigaitza'

Sortzez nigeriarra, Enugun izeneko herrian bizi zen, beste hiru emakumerekin. Egun batean, auzokideak euren etxera sartu ziren eta neska-laguna herriko plazan erre zuten; berak leihotik ihes egitea lortu zuen.

Epaile batek 14 urteko kartzela zigorra ezarri zion, lesbiana izateagatik. Ordudanik ihesean dabil.

Aurrena AEBra joan zen, baina han sarrera ukatu zioten eta Frantziara bidali zuten. Hendaiako atxikitze zentroan egon da gaur arte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak Hendaia albisteak