Gizartea -
Gipuzkoa
Emakume bat hil eta hiru lagun zauritu dira istripuan, Errenterian
Hildakoa atzerriko emakume bat da, adinekoa. Antza denez, kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irunerako noranzkoan zihoazenean. Istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat hil da eta beste hiru lagun zauritu dira AP-8 autobidean, Errenteria (Gipuzkoa) parean, izandako zirkulazio-istripu batean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Hildakoa atzerriko emakume bat da, adinekoa, azken albisteen arabera.
Istripua 12:20an gertatu da, AP-8ko 12. kilometroan, Donostiako saihesbidearen inguruan. Antza denez, kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irunerako noranzkoan zihoazela.
Istripuak bi kilometroko auto-ilarak sortu ditu, Irunerako bidean, Segurtasun Sailaren arabera.
Zirkulazioa ordu biak eta laurdenetan normalizatu da.