Gizartea -

Nafarroa

Bi lagun intoxikatuta kea arnasteagatik, Tuteran izan den sute batean

Ondoezik sentitu dira eta, hortaz, ospitalera eraman dituzte. Sua tailer batean piztu da, baina ez du kalte handirik eragin, material sukoi asko zuen arren.

Agencias | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, bart piztu den sute bat itzaltzen saiatzeagatik, Tuterako erdigunean, Cuesta de Loreton, dagoen tailer batean.

Nafarroako Gobernuak gaur, asteartea, ohar baten bidez azaldu duenez, bi zaurituetako bat Sofia Erregina Ospitalera eraman zuten anbulantzian, eta bestea auto partikular batean heldu zen zentrora.

112-SOSNafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 21:45ean izan zuen sutearen berri eta Tutera eskualdeko suhiltzaileek 22:17ean izan zuten kontrolpean eta 23:00ak aldera alde egin zuten, itzaltze lanak erabat amaitu zituztenean.

Suak ez du kalte handirik eragin, tailerrean material sukoi asko zegoen arren.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Tutera berriak Suteak albisteak