Gizartea -

Istripua

Donostiako mendizale bat hil da Ordesan, Carriatako zerrendan

Istripua atzo arratsaldean gertatu zen, eta gaueko 23:00ak arte aritu ziren Guardia Zibilaren erreskate taldeko kideak gorpua berreskuratzeko lanetan.

43 urteko mendizale donostiarra hil da Ordesan

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko mendizale donostiar bat hil da Pirinioetan, Ordesako parke nazionalean, Aragoiko Gobernuko ordezkariak jakitera eman duenez.

Carriatako zerrendan, Ordesako Parkean, zebilela, gizonezkoa erori eta hil egin zen.

Istripua atzo arratsaldean gertatu zen, eta gaueko 23:00ak arte aritu ziren Guardia Zibilaren erreskate taldeko kideak gorpua berreskuratzeko lanetan. Helikoptero bat ere erabili zuten erreskaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea