Gizartea -
Krisiaren eraginez
Bizarzurik 200.000 euroko zorra du Finlandiako Ogasunarekin
Bizazuriren bulegoak 200.000 euroko zorra du Finlandiako Ogasunarekin, eta astebete du egoera horri aurre egiteko, Dianordia enpresak onartu berri duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizarzuriren bulegoak 200.000 euroko zorra du Finlandiako Ogasunarekin, eta astebete du egoera horri aurre egiteko, Dianordia enpresak onartu berri duenez.
Enpresa horrek Bizarzurik Rovaniemin duen bulegoa kudeatzen du. Krisi ekonomikoak gogor jo du Dianordia, Europatik zetorren turista kopuruak behera egin baitu azken hilabeteetan.
Konpainia horretako zuzendariaren esanetan, nabarmen jaitsi da Espainiatik, Italiatik eta Greziatik joaten zaizkien turisten kopurua, eta, hori dela eta, asko murriztu zaizkie diru-sarrerak. Ondorioz, 200.000 euroko zorra du Dianordiak Finlandiako Ogasunarekin. Enpresak ez du oraindik porrot egin, baina “gertu” dagoela ohartarazi dute.