Gizartea -

Zirkulazio istripua

Hiru zauritu Buñuelen,horietako bat larri, bi autoren arteko istripuan

Larri zauritu den 35 urteko gizonezkoa Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira Buñuel herrian, horietako bat larri, bi autoren artean izandako zirkulazio istripuan.

Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, istripua 05:36an gertatu da NA-5200 errepideko 10. kilometroan, Buñuel herrigunetik kilometro ingurura.

Bi autok elkar jo dute eta ezbeharraren ondorioz larri zauritu den 35 urteko gizonezkoa Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute medikalizatutako anbulantzia batean.

Halaber, istripuan zauritu diren 26 urteko beste bi emakumeak ere ospitalean artatu dituzte.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Albisteak Nafarroa