Gizartea -

Gertaera

Emakume bat eta neskato bat labankadaz hil dituzte Valentzian

Biktimen senidea den emakumezko bat atxilotu dute, hilketa bikoitzaren lotura duelakoan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko emakume bat eta 10 urteko neskato bat labankadaz hilda agertu dira Valentzian. Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, txinatar jatorriko gizonezko batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak, haren emaztea eta alaba hilda zeudela adierazita.

Larrialdi zerbitzuek zehaztu dutenez, hildako bi lagunek hainbat labankada zituzten. Gertaeraren berri 14:36an izan dute. Deia txinatar jatorriko pertsona batek egin du.

Halaber, biktimen senidea den emakumezko bat atxilotu du Poliziak ostiral arratsaldean, hilketa bikoitzaren lotura duelakoan. Poliziak adierazi duenez, atxilotuak arazo mentalak ditu, eta 62 urteko biktimaren alaba da, eta 10 urteko biktimaren senidea. Guztiak txinatarrak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea