Gizartea -
Entzierroa
Nafar bat zauritu da San Sebastian de los Reyeseko entzierroan
49 urteko emakumeak zauri larria du hanka batean, entzierroan adarkada bat jaso ostean.
agentziak | erredakzioa
49 urteko korrikalari nafar batek barne zauri larriak ditu hanka batean San Sebastian de los Reyeseko laugarren entzierroan adarkada bat jaso ostean. Dena dela, adarrak ez dio hanka zulatu eta plazan bertan egin diote ebakuntza.
Zezenak emakumearen hankako bikian eman dio adarrarekin, eta hanka zulatu ez badio ere, barne zauriak egin dizkio.
Babes Zibilak jakitera eman duenez, 3.000 korrikalarik parte hartu dute gaurko entzierroan, minutu bat eta 48 segundo iraun duen entzierroan.
Zirujauek emakumearen egoera aztertu dute, eta larrialdiko ebakuntza egitea erabaki dute, barne zauriak larriak izan zitezkeelako.