Gizartea -

Bizkaia

Euskotreneko bi trenek talka egin dute Ermuko geralekuan

Horietako batek bidaiariak zeramatzan, baina ez da inor zauritu bi trenak abiadura motelean zihoazelako. Ermua eta Zaldibar arteko tren-zirkulazioa berrezarri dute bi orduz etenda egon ostean.

Ermuko tren geltokia. Argazkia: EiTB
Ermuko tren geltokia. Argazkia: EiTB
Ermuko tren geltokia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotreneko bi trenek talka egin dute Ermuko geralekuan (Bizkaia). Horietako batek bidaiariak zeramatzan, eta bestea hutsik zihoan. Dena dela, ez da inor zauritu, bi trenak abiadura motelean zihoazelako.

16:30ak aldera gertatu da ezbeharra oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Antza denez, trenetako bat trenbidez aldatzeko maniobra bat egiten ari zen, hain justu, bigarren trena Ermuako geralekura heldu den unean.

Bidaiariak oinez atera dira trenetik, eta autobus baten sartu dituzte helmugara eramateko.

Istripuaren ondorioz, Ermua eta Zaldibar arteko tren-zirkulazioa etenda izan da bi orduz, 16:30etik 18:30era bitartean, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi trenbide sarean.

Tren-zirkulazioa etenda egon den tartean, bidaiariek autobusez egin dute Ermua eta Zaldibar arteko bidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Ermua argazkiak