Gizartea -

Nafarroa

Emakume bat hil da Faltzesen izandako trafiko-istripu batean

Gainera, beste bi lagun zauritu dira. Ezbeharra 09:51ak aldera jazo da, NA-6100 errepideko 32. kilometroan.

Faltzeseko istripua. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Faltzeseko istripua. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Faltzeseko istripua. Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko Tuterako emakume bat hil da gaur Faltzesen izandako auto-istripu batean. Gainera, beste bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri.

Nafarroako Gobernuak ezagutzera eman duenez, bi autok aurrez aurre talka egin dute 09:51ak aldera NA-6100 errepideko 32. Kilometroan (Artederreta-Martzilla), Faltzes parean.

Ibilgailuetako batean hil den 64 urteko emakumea eta, zaurituta, Nafarroako Ospitalera eraman duten 74 urteko gizonezkoa zihoazen. Bigarren ibilgailuko gidaria, berriz, larri zauritu da eta helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Tafallako eta Azkoiengo suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira eta autoen barruan harrapatuta gelditu diren hiru lagunak erreskatatu dituzte.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, 64 urteko emakumearen gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Gaurko albisteak Nafarroan