Gizartea -

Gertakaria

Bost pertsona hil dira Zaragozan izandako leherketan

Horrez gain, hiru lagun egoera oso larrian ospitalera eraman dituzte. Zaragoza Pirotecnia enpresan izan da leherketa, 14:15 inguruan, Garrapinillos auzoan.

Kea, enpresaren inguruan leherketa izan eta gero. Irudia: EFE
Kea, enpresaren inguruan leherketa izan eta gero. Irudia: EFE
Zaragoza Pirotecnia enpresan izandako leherketa

0:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona hil dira Pirotecnia Zaragoza enpresan arratsaldeko lehen orduan, Zaragozako Garrapinillos auzoan izan den leherketan. Gainera, hiru lagun egoera oso larrian ospitalera eraman dituzte. Enpresan, guztira, 20 pertsonak lan egiten dute.

Su etxeko instalazioetara Zaragozako Udaleko eta Diputazioko suhiltzaileak, Gurutze Gorria, Polizia eta Guardia Zibileko Tedax lehergailuetako taldea hurbildu dira.

Enpresako langileek zenbait pertsona eraman dituzte Aragoiko hiriburuko ospitaleetara, batzuk egoera oso larrian. Zauritutako lagunetako bat anbulantziaz eraman dute Miguel Servet ospitalera. Izan ere, Miguel Servet ospitaleak erre handien unitate espezializatua dauka.

Diputazioko suhiltzaileen txakur batek lekua arakatu eta bizirik aurkitu ditu desagertutako bi lagun.

Gustavo Alcalde Aragoiko Gobernuko ordezkariak adierazi duenez, zenbait ordu pasatu beharko dira eztanda gertatu den lekura bertara sartzeko, suak jarraitu egiten baitu.

Leherketak alarma handia piztu du inguruko herrietan, egin duen zaratagatik eta ketzagatik, suhiltzaileen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea