Gizartea -
Haurdun
Goenagak eta Semperrek 'selfie' bidez baieztatu dute haurdun daudela
Instagram sare sozialera igo du Goenagak politikariak ateratako argazkia, haurdun dagoela baieztatze aldera.
A.I. | eitb.eus
Borja Semperren eta Barbara Goenagaren arteko harremana ezin hobeto doa, eta 'selfie' bidez baieztatu nahi izan du bikoteak haurdun dagoela. Instagram sare sozial arrakastatsuan duen profilean publikatu du argazkia aktore euskadunak.
Goenagak eta Semperrek 'selfie'a erabili dute haurdun daudela baieztatzeko. Aktoreak berak eman nahi izan du jakitera haurdunaldia, eta PPko politikariak egindako argazkia igo du Instagram sare sozialera. 2014. urteko udan ezagutu zuten elkar, komunean dituzten lagun batzuei esker.
Hedabideren baten ustezko esklusiba eragotzi nahi izan du publikazioarekin bikoteak, Barbara Goenagak berak testu bidez adierazi duenaren arabera, eta 'Fotopotxa'k ekidin nahi zan ditu horrela.