Gizartea -
Tragedia errepidean
Azken agur jendetsua eta hunkigarria, Azpeitian hildako hiru gazteei
Hiru gazteak igandean hil ziren, Azpeitian izandako ezbeharrean. Autoan zihoan laugarren lagunak larri jarraitzen du ospitalean.
EITB.EUS
Joan den igandean Azpeitian izandako auto-istripuan hildako hiru gazteen aldeko hileta-elizkizuna egin dute arratsaldean Errezilen, Martin Deunaren parrokian, eta jende ugari bildu da bertan.
Hildakoetako bat azpeitiarra zen, gainerako biak errezildarrak. Bi herrietako udalek autobusak jarri dituzte hiletara joan izateko eta Ertzaintzak trafikoa bideratu du, Tolosa eta Azpeitia artean, 17:30etatik 19:00etara bitartean.
30, 29 eta 19 urteko gazteak igandean hil ziren Azpeitian, Lasao parean, 07:35 inguruan izandako ezbeharrean. Gidatzen zuten autoak hormigoizko bloke baten aurka egin zuen talka. Ibilgailuan zihoan laugarren lagunak larri jarraitzen du ospitalean.