Gizartea -
Auto judiziala
Sexu-abusuetan erantzukizuna izan zuen Granadako Artzapezpikutzak
Inputatuak, apaizak izanik, Artzapezpikutzaren menpeko zirela azaldu du Antonio Moreno epaileak autoan. Hala ere, erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
Agentziak | Erredakzioa
Granadako Artzapezpikutzak ustezko sexu-abusuen auzian erantzukizun zibil subsidiarioa izan zuela adostu du Granadako Argibideetako 4. Epaitegiak; izan ere, adingabeei abusuak egin zizkioten apaizak elizbarruti horretakoak ziren.
Erantzukizun zibilaren zenbatekoa prozesu judizialaren une egokian zehaztuko dute, Andaluziako Auzitegi Nagusiak gaur jakitera eman duenez.
Inputatuak, apaizak izanik, Artzapezpikutzaren menpeko zirela azaldu du Antonio Moreno epaileak autoan. Hala ere, erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
“Gertakariak inputatuen apaiz baldintzagatik jazo ziren, hain zuzen ere, parrokian biktimak meza-laguntzaile gisa biltzeagatik”, erantsi du autoan. Auzian hamar apaiz eta bi sekular inputatu zituzten hasiera batean.