Gizartea -
Gertakaria Gipuzkoan
Ume bat hil da Ibarran, frontoiaren goialdetik behera erorita
Antza, zortzi urteko haurrak zulo batetik zeharkatu du frontoiaren goialdeko sarea, eta zortzi metroko altueratik behera erori da.
agentziak | erredakzioa
Zortzi urteko mutiko bat hil da arratsaldean Ibarran (Gipuzkoa), frontoiaren goialdetik lurrera erorita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 18:45 inguruan jazo da. Ordu horretan, bizilagun baten deia jaso dute, frontoian ume bat erori dela ohartaraziz.
Dirudienez, haurrak zulo batetik zeharkatu du frontoiaren goialdean dagoen sarea, eta zortzi metroko altueratik behera erori da.
Anbulantzia bat bertaratu da, eta umea Donostia Ospitalera eraman dute, konortea galduta zuela. Bertan hil da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea