Gizartea -
Gertakaria
Aita-alaba batzuk aurkitu dituzte hilda Castelloko etxe batean
Ikerketako iturrien arabera, ez dirudi indarkeria zantzuak dituztenik.
agentziak | erredakzioa
Vila-Realeko (Castello) Udaltzaingoak aita-alaba batzuk aurkitu ditu hilda etxebizitza batean, baina badirudi ez zutela indarkeria zantzurik, Javier Serralvo Segurtasun zinegotziak jakitera eman duenez.
Ikerketako iturrien arabera, hildakoek 60 eta 40 urte inguru dituzte, hurrenez hurren.
Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du hiriko kanpoaldean dagoen etxean aurkitutako pertsonak nola hil ziren argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea