Gizartea -

Zuhurtziagabekeriazko hilketa

Los Piratas taldeko kidearen aurka tiro egin zuen agentea, inputatuta

Javier Fernandez bateria-jolearen heriotzak hautsak harrotu ditu hasieratik, senideek eta Guardia Zibilak bertsio kontrajarriak eman baitituzte.

Tiro egin zuen agentearen kidea, epaitegietan. Irudia: EFE
Tiro egin zuen agentearen kidea, epaitegietan. Irudia: EFE
Tiro egin zuen agentearen kidea, epaitegietan. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko abuztuaren 26an Los Piratas musika taldeko bateria-jolearen aurka tiro egin zuen guardia zibila inputatu egin dute, zuhurtziagabekeriazko hilketa delitu batengatik, eta ostiralean deklaratu beharko du Ponteareasko (Pontevedra) 2 zenbakiko Instrukzio Auzitegian, 9:30ean.

Epaitegietatik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, epaileak deitu du agentea deklaratzera, hainbat lekukok deklaratu ostean musikariaren etxebizitzan gertatutakoaren inguruan.

Javier Fernandezen senideak akusazioaren parte dira, baina ez dute baztertu akusazio partikularra egitea, instrukzioaren eta diligentziaren ibilbidearen arabera erabakiko dute.

Javier Fernandez bateria-jolearen heriotzak hautsak harrotu ditu hasieratik, senideek eta Guardia Zibilak bertsio kontrajarriak eman baitituzte.

Guardia Zibilaren arabera, musikariaren etxebizitzara jo zuten ustezko genero indarkeria delitu bat zela eta, baina Fernandezen emakumeak uneoro ukatu egin du tratu txarrak pairatu izana eta epaitegiaren aurrean berretsi du egun horretan ber senarrak indarkeriaz jokatu zuela, baina sendagaiak hartzeari utzi berri ziolako.

Guardia Zibilak adierazi duenez, Javierrek sutsuki jokatu zuen eta agenteetako bati eraso zion. Hori dela eta, Guardia Zibilaren arabera, beste agenteak tiro egin zuen, beldurtzeko, baina sabelean jo eta handik gutxira hil zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak