Gizartea -

Gertakaria

Asturiasen desagertutako erromesaren gorpua aurkitu dute

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Astorgara joango da, ikerketaren nondik norakoak gertutik jarraitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Astorgara bertaratuko da gaur goizean Denise Pikka Thiem erromesaren heriotzaren ikerketaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, erromes estatubatuarraren gorpua aurkitzeko lanetan aritu diren Astorgako komisariako arduradunekin eta larrialdietarako militarren taldearekin batzartuko da. Bart aurkitu dute erromes estatubatuar gaztea, hilotz, eta gizon bat atxilotu dute haren heriotzarekin zerikusia izan duelakoan.

Ikerketaren arduradunekin bildu ondoren, ikerketaren inguruko xehetasunak emango ditu ministroak komunikabideen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur Donejakue Bidea