Gizartea -
Gertakaria
Euskal boluntario gazte bat hil da istripu batean, Senegalen
Hildakoa Nerea Perez Arrospide da, Getxoko 29 urteko gaztea. Boluntarioa trafiko istripu batean hil da, baina momentuz ez dute ezbeharraren xehetasunen berri eman.
Maite Mayo | Radio Euskadi
Euskal boluntario gazte bat hil da Senegalen, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Hildakoa Nerea Perez Arrospide da, Getxoko (Bizkaia) 29 urteko gaztea. Boluntarioa trafiko istripu batean hil da, baina momentuz ez dute ezbeharraren xehetasunen berri eman.
Gaztea Senegalen zegoen Kataluniako Lankidetza Funtsaren kontratuarekin. Aldez aurretik Haitin lan egin zuen Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.
Hildakoa Jesus Antonio Perez Arrospide Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko zuzendari ohiaren alaba zen. Arrospidek pobreziaren aurkako plana eta gutxieneko soldata sortu zituen karguan.