Gizartea -

Trafikoko aztertzaileen greba

Gidabaimeneko 50 azterketa bertan behera Bizkaian, grebagatik

Bien bitartean, grebak ez du apenas jarraipenik izan Araban eta Gipuzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Trafiko Zuzendaritzako langileek greba hasi dute gaur eta, lanuztearen eraginez, gidabaimeneko 50 azterketa inguru bertan behera gelditu dira Bizkaian. Azterketa horiek asteazkenera atzeratu dituzte.

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaritzak emandako datuen arabera, Espainiako Trafiko Zuzendaritzako langileen bi herenak egin du greban Bizkaian, nahiz eta trafikoko aztertzaileen kasuan grebaren jarraipena % 84,6koa izan den.

Bien bitartean, grebak ez du apenas jarraipenik izan Araban eta Gipuzkoan.

CSIF eta USO sindikatuek deituta, Trafiko Zuzendaritzako langileek greba mugagabea hasi dute gaur eta hiru orduko lanuzteak egingo dituzte egunero. Langileek salatzen dutenez, lana pribatizatzen ari dira, jubilazioak ez dira ordezkatzen eta gero eta lan-baldintza kaskarragoak dituzte

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Eguneko albisteak