Gizartea -

DONOSTIA

Kartzelatu egin dute ustez aita hil zuen gaztea

Martuteneko espetxean sartu dute. Donostiako Buenavista hiribidean izan zen krimena.

Komisarian pasatu du gaua aita hiltzeaz akusatuak

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita hiltzea egotzita ostegunean Donostian atxilotutako 25 urteko gaztea kartzelatu egin dute ostiral arratsalde honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, Martuteneko espetxean sartu dute, 19:30ean.

Ostegunean jazo zen gertakari larria, arratsaldeko 16:30 inguruan, Donostiako Buenavista hiribidean, Berrabehea kalean. 48 urteko gizonezko bat ustez semeak hil zuen, labankadaz. Lepoan eta bularrean zituen zauriak biktimak.

Ustez aita hil ondoren, semeak berak deitu zuen larrialdi zerbitzura. Ertzaintzak erasoa izan zen lekuan bertan atxilotu zuen gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak