Gizartea -
Guardia Zibila
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen alabari sexu-erasoa egitea egotzita
Sexu-erasoa 2013an jazo zen, Castellon, baina atxiloketa orain izan da, adingabeak pairatutako erasoaren berri izan eta Guardia Zibilak operazioa hasi eta gero.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak 46 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen alaba adingabeari sexu-erasoa egitea leporatuta. Erasoa 2013an jazo zen, Castellon, Guardia Zibilak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Guardia Zibilaren operazioa joan den uztailean hasi zen, adingabe batek 2013an jasandako sexu-erasoen berri jakitean. Orduan Castellon bizi zen familia.
Hortik abiatuta, Castelloko Komandantziako Emume Taldeko guardia zibil adituek ikerketa abiarazi zuten. Horri esker, adingabearen aita identifikatu eta Gasteizen lokalizatu zuten hiru hilabeteren buruan. Bertan atxilotu dute, sexu-erasoa egotzita.
Atxilotua Gasteiztik Castellora eraman dute, eta 6. Epaitegiaren esku utzi dute. Auzitegi horretako epaileak espetxeratzeko agindua eman du.