Gizartea -

ERREPORTAJEA

Turismoa, zapatilak jantzita

Korrika egiten ari dela Bilbo erakusten dio bisitariari Running Tours enpresak. Sergio eta Aitor bizkaitarrek kirola eta turismoa uztartu dute duela hiru urte abiatutako ekimen honekin.

Aitor Sainzek eta Sergio Salak zuzentzen dute Running Tours Bilbao
Aitor Sainzek eta Sergio Salak zuzentzen dute Running Tours Bilbao
Kirola eginez Bilbo ezagutzeko modu bat

1:24

Maider Beistegi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen begiradan, abiadura-lasterkariaren itxura du Sergio Salasek. "Hamar ordu ematen ditut astean lasterka", aitortu digu. Hitz egiten ari denean, lasai ari da, eta Running Tours Bilbao enpresaren sorrera zein izan zen gogora ekarrita barre txikia ateratzen zaio.

"Kasualitatez sortu genuen enpresa. Korrikalariok zapatilak zintzilik eramaten ditugu leku guztietara. Eztei-bidaiara ere eman nituen, Montrealera, duela zazpi urte. Goiz batean korrika egiten ari nintzela galdu egin nintzen. Bilbora iritsi nintzenean otu zitzaidan korrikalariontzat zerbait antolatu behar zela. Bilbao Kirolakeko zuzendariarekin, Fernandorekin, hitz egin nuen eta munduko hainbat tokitan, tartean New Yorken, korrikalarientzat bisita gidatuak egiten zirela esan zidan".

Hiru urtera, ideia lehiaketa batera aurkeztu zuen proiektua eta baita irabazi ere. Handik gutxira sortu zuen Running Tours Bilbao. Sergio Salasek eta Aitor Sainzek zuzentzen duten enpresak hamaika jarri ditu korrikan. Historian lizentziaduna da Sergio eta kazetaria, Aitor. Pasio eta negozioa ederto uztartu dituzte bi bizkaitarrek.

running

Erdialdeko Europa

Hiru urtean ehunka kilometro egin dituzte Sergioren eta Aitorren oinek, eta hamaika zapatila utzi dituzte bidean. Sergiok ondo gogoratzen du lehen bezeroa: Cormack O`connor, BBK Livera bertaratu zen gaztea. Ordutik aurpegi eta istorio asko ezagutu dituzte. Erdialdeko Europakoak dira Running Toursen bidez Bilbo bisitatzera doazen turistak: Finlandia, Belgika, Holanda, Estatu Batuak, Ingalaterra, Hungaria? Sergio pozik dago emaitzarekin: "Erdialdeko Europako bezeroak ditugu batez ere, 35-55 urte bitartekoak, gauza diferenteak egiteko interesa dutenak eta emakumeak". Izan ere, goizean goiz ateratzen dira Bilbo korrika ikustera, oraindik eguna argitu ez dela. "06:30ak aldera joaten gara sarri bezeroen bila, eta, emakume izanda,  ordu txiki horietan nahiago izaten dute bide-erakusle bat izatea".

Running Tourseko ibilbideetako bat egiteko korrikalari profesionala izan behar den galdetuta, ezetz erantzuten du Sergiok: ?Sasoi onean egotea komeni da, baina erritmoa eramangarria da. Gainera, geldialditxo bi egiten ditugu, laburrak, erritmoa ez galtzeko.

running

Prezioak

Osteralditxoak bakarka -50 euro-, binaka -50 euro- edo taldeka -30 euro- egin daitezke. Ordu betekoak dira ibilaldirik laburrenak eta hiru ordukoak luzeenak.

Gorantz ari den merkatua

Munduko running tours sarean dago Bilbokoa ere. "Oso merkatu berria da; lehen enpresa New Yorken sortu zen. Euskal Herrian lehenak gara eta bigarrenak Estatuan, Bartzelonaren ondoren irekiko genuen guk. Baina, apurka-apurka gorantz ari den merkatua da".

running tours bilbao

Bilbo garaikidea eta Bilbo zaharra

Running Toursek hainbat ibilbide eskaintzen ditu: Gaur egungo Bilbo, Bilbo historikoa, Bilboko Burdin Gerrikoa, Santiago Bidea....

Ordubeteko korrikaldia nahikoa da gaur egungo Bilboko eraikinik eta txokorik adierazgarrienak ezagutzeko: Zazpi Kaleak, Abandoibarra, Kale Nagusia, Etxebarria parkea, Areatza, Arriaga Antzokia eta  Guggenheim museoa.  Running Tourseko bisitari gehienek, baina gaur egungo Bilboren isla diren lekuak eta eraikinak ikusi nahi dituzte: Guggenheim; Abandoibarra; Iberdrola dorrea; Euskalduna; Zorrotzaurre; San Mames; Olabeaga".

running

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak Euskalduna Jauregia albisteak Metro Bilbao Erreportajeak Albisteak