Gizartea -
Zirkulazioa
Zirkulazioa bere onera itzuli da A-1 errepidean, Gasteizen
Goizaldean izandako istripu baten ondorioz, bidea itxita egon da 10:20 arte, Irungo noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira. Dagoeneko irekita dago, eta ez dago auto-ilararik.
agentziak | erredakzioa
Gaur goizaldean A-1 errepidean, Gasteiz parean, bi kamioik izan duten istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira. 10:20rako, ordea, bidea irekita eta arazoa konponduta zegoen.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 01:45 aldera izan da istripua, Irunera bidean zihoazen bi kamioik talka egin dutenean.
Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina zirkulazioa eten dute Irungo noranzkoan, eta ibilgailuak Jundiz industrialdetik bideratu dituzte. Kamioiek zeramaten karga errepidetik kendu dute lehenengo, eta ibilgailuak eraman ostean ireki dute bidea.