Gizartea -
Trafikoa
Zirkulazioa bere onera itzuli da Bilbon, A-8 errepidean
Malmasin tuneleko sarreran izandako istripu baten ondorioz, errei bat itxi dute Donostiako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
agentziak | erredakzioa
Auto-ilara luzeak izan dira gaur goizean A-8 errepidean, Bilbon, Malmasingo tunelaren sarreran goizeko zortzietan gertatu den istripu baten ondorioz, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Bi autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, eta gidarietako bat arin zauritu da, baina Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute, eta ordu horretan zirkulazio handia zegoenez, auto-ilara luzeak sortu dira, Errekalde auzorainokoak.
Hala ere, zirkulazioa bere onera itzuli da pixkanaka, istripua izan duten autoak bidetik kendu eta erreia ireki ondoren.
Ordu eta erdi lehenago, 06:30 aldera, beste ezbehar bat izan da Galdakaon, A-8 autobidean, Donostiako noranzkoan.
Istripu horretan ere, pertsona bat arin zauritu da (Galdakaoko Ospitalera eraman dute), eta auto-ilara luzeak sortu dira.