Gizartea -
Gertakaria
Larri jarraitzen du Urretxuko barraketan zauritutako haurrak
Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen. Lau urteko neskatoa "Igel zoroa" izeneko atrakziotik behera erori zen.
agentziak | erredakzioa
Atzo Urretxuko barraka batetik behera erorita larri zauritu zen lau urteko haurrak zainketa berezien unitatean jarraitzen du Donostia Ospitalean, osasun zentroko iturriek jakitera eman dutenez.
Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen, 17:00ak aldera, "Igel zoroa" izeneko atrakziotik behera erorita.
Urretxuko Udalak jakitera eman duenez, atrakzioaren lehengo azterketan ez dute akats teknikorik atzeman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea