Gizartea -

Hondarribiko aireportua

Hondarribiko hegaldi bat Bilbora bideratu dute, eguraldi txarragatik

Bartzelonatik zetorren hegazkin batek Bilboko aireportuan hartu behar izan du lurra. Bartzelona helmuga zuen beste bat, berriz, bertan behera utzi dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldi kaskarrak eraginda, Hondarribiko aireportuko hegaldi bat Bilbora bideratu behar izan dute gaur goizean, Aenak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Zehazki, Bartzelonatik zetorren VY2486 hegaldiak, Vueling konpainiarenak, Bilbon hartu behar izan du lurra.

Horrez gain, bertan behera utzi dute Hondarribitik Bartzelonara joan behar zuen beste bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Denboraleak Hondarribia albisteak Gizartea albisteak Bidaiak 2023 Hondarribiko aireportua