Gizartea -

Gertakaria

Onera egin du Urretxuko barraketan larri zauritu zen haurrak

Haren egoera "hobetu" egin da, baina zainketa intentsiboko unitatean jarraitzen du, Donostia Ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra gertatu zen lekua. Argazkia: EiTB
Ezbeharra gertatu zen lekua.
Ezbeharra gertatu zen lekua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urretxuko barraketako atrakzio batetik behera erorita larri zauritu zen lau urteko haurrak Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboko unitatean jarraitzen du, baina "onera" egin du, osasun zentroko iturriek jakitera eman dutenez.

Aurreko astelehenean gertatu zen istripua, 17:00ak aldera. Santa Anastasia jaietarako jarri dituzten barraketako atrakzio batetik behera erori zen, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko.

Aipatu iturriek ez dute zehaztu non jaso zuen kolpea haurrak, eta "onera" egin duela besterik ez dute esan.

"Igel zoroa" izeneko atrakzioan gertatu zen ezbeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Urretxu albisteak