Gizartea -

Euskadiko lehen Starbucks-a

Starbucksek urriaren 1ean irekiko du Bilboko kafetegia

16 langile izango ditu, eta astelehenetik igandera zabalduko dute, 22:00ak arte. Kale Nagusiko 20. zenbakian egongo da, El Corte Inglesen lokalean, eta Ledesma kalera ere izango du irteera.

Bilboko Starbucks kafetegi barruko irudia egokitzapen-lanen bitartean. Argazkia: eitb.eus
Bilboko Starbucks kafetegi barruko irudia egokitzapen-lanen bitartean. Argazkia: eitb.eus
Bilboko Starbucks kafetegi barruko irudia egokitzapen-lanen bitartean. Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Starbucks nazioarteko frankizia ezagunak datorren urriaren batean zabalduko du Bilboko denda, konpainiako iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Kafetegiak 16 langileri emango die lana, eta astelehenetik igandera egongo da irekita, 22:00ak arte, etengabe.

Kale Nagusiko 20. zenbakian egongo da, El Corte Inglés enpresaren lokalean, hain zuzen. Orain arte, Samsung enpresak bete du lokal hori bere osotasunean. Kafetegiak 100 metro koadro inguru izango ditu, eta Ledesma kaletik ere sarbidea izango du.

Hedabideek publikoari zabaldu aurreko egunean izango dute bertaratzeko aukera, inaugurazio-ekitaldia egingo den egun berean, hain zuzen ere.

Starbucks munduko kafe-konpainia garrantzitsuena da, Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, eta ia 18.000 denda ditu berrogeita hamar herrialdetan. Kafea, infusioak eta beste zenbait edari saltzen ditu, tokian bertan hartu edota eramateko, eta, horrez gain, landutako pastelak eta opilak ere saltzen ditu, baita bere produktuak ere (kikarak eta kafea, besteak beste).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Ekonomia albisteak Albisteak