Gizartea -

Istripua

Txirrindulari bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Txirrindularia Santiago Ospitalean dago ingresatua, pronostiko larriarekin. Autoaren gidariak negatibo eman du alkoholemia proban.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat, 48 urteko gizonezkoa, larri zauritu du auto batek Gasteizen, Andia Mendiaren kaleko oinezkoentzako pasabide batetik igarotzen ari zela. Istripua ostiral honetan gertatu da, 09:30ean, Gasteizko Udalak azaldu duenez.

Ezbeharra gertatu bezain pronto, txirrindularia Santiago Ospitalera eraman dute, pronostiko larriarekin.

Autoaren gidariak negatibo eman du alkoholemia kontrolean, eta, udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Gasteizko Udala berriak Gasteiz berriak