Gizartea -
Aireko zirkulazioa
Loiura zihoazen 7 hegaldi desbideratu egin dituzte behe-lainoagatik
Horietako sei Santanderrera bidali dituzte, eta bestea Madrilera itzuli da.
M.G |eitb.eus
Loiura bidean zihoazen zazpi hegaldi desbideratu egin behar izan dituzte goizean Euskal Herria estaltzen zuen behe-lainoak ikusmena galarazten zuelako, AENAk eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Zazpi hegaldietako sei Santanderrera bidali dituzte, eta bestea jatorriko aireportura itzuli da, Madrilgo Barajasera. Iberiarenak ziren hegaldietako bi, Madrildera itzuli dena bata eta Madrildik Bilbora bidean Santanderrera desbideratu dutena bestea. Air Europarena zen Madrildik Bilbora bidean Santanderrera desbideratu dutenetako beste bat. Bartzelona-Madril eta Malaga-Madril ibilbidea egiten ari ziren Vueling konpainiaren bi Santanderrera desbideratu dituzte, eta gauza bera egin dute Valentziatik Bilbora zihoan Air Nostrum konpainiaren beste batekin.
Bidaiari hegaldiak ziren guztiak.