Gizartea -
Gertakaria
Arrigorriagako etxebizitza bat hustu dute gas-isuri batengatik
Goizaldean jazo da Jose Maria Makua kalean. Ordubete baino gutxiago egon dira bizilagunak euren etxeetatik kanpo.
Agentziak | Erredakzioa
Arrigorriagako etxebizitza baten kontagailu-kaxan gas-isuria izan da bart, eta ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, suhiltzaileek isuria geldiarazi duten arte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Jose Maria Makua kaleko hiru solairuko etxebizitza batean izan da isuria, 02:15ean.
Badaezpadako neurri gisa, euren etxeetatik atera dituzte bizilagunak, baina 03:00etarako bueltan ziren jada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea