Gizartea -

Gertakaria

Bikote bat atxilotu dute Gasteizen elkar jotzeagatik

Gizonezkoari (24 urte) genero indarkeria delitua leporatzen diote, eta emakumezkoari (23 urte), etxeko indarkeria.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikote bat (24 urteko gizonezko bat eta 23 urteko emakumezko bat) atxilotu dute gaur Gasteizen, elkarrekin eztabaidan ari zirela elkar jotzeagatik.

Goizaldeko bostak eta erdi aldera jaso du Udaltzaingoak horren berri. Bikotearen bizilagun batek deitu du eztabaida gogor bat entzuten ari zela esateko.

Agenteak bikotearen etxera iritsi direnean, biek onartu dute elkar jo diotela "sesio gogor baten erdian". Ondorioz, biek zituzten kolpeen arrastoak.

Horren aurrean, genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu dute gizonezkoa, eta etxeko indarkeriagatik, emakumezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz