Gizartea -
Lan istripua
57 urteko langile bat hil da Baionan
Langilea etxebizitza bateko obretan lanean ari zen, eta 3. solairutik erori da.
eitb.eus
57 urteko pertsona bat hil da gaur Baionan, lan istripu batean, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Langilea etxebizitza bateko obretan lanean ari zen, eta 3. solairutik erori da. Arratsaldeko lehen orduan jazo da.
Hildakoa 57 urteko arotz bat da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea