Gizartea -
Asunta Basterraren hilketa
Akusatu 'harroa eta haserre'
Ainhoa Furundarena ETBko albistegietako kazetaria Galizian da, Asunta Basterra neskatoaren hilketaren epaiketa jarraitzen.
Ainhoa Furundarena | ETB
"Noski ez nuela nire alaba akatu. Nola izango nuen interesik bere heriotzarekin, munduan gehien maite nuena baldin bazen?". Irmo eta zalantzarik gabe erantzun du.
Alfonso Basterraren deklarazioak interes handia piztu du. Ez zegoen batere argi hitz egingo zuen ala ez, ezta fiskalaren galderak ere erantzungo zituen ala ez. Baina egin du. Hori bai, beraren eta fiskalaren artean tentsio ikaragarriarekin.
Basterra desafiatzaile ikusi dugu une askotan, fiskalari begietara begira. Ironia erabiliz askotan. Egia esan, harrigarria da akusatu bat horrelako jarrera batekin ikustea.
Baina berak onartu du: "Gaur oso haserre nago". Epaiketa jarraitzen ari garenen artean zalantza berdina da. Bere alaba hil duten aita haserre bat da ala bere bizitzako papera antzezten ari da?