Gizartea -

Amstel Bilboro Market

'Food truck' topaketa Bilbon, asteburu honetan

Kalean jateko platerrak saltzen dituzten 30 kamioi inguru bildu dira Areatzan.

Bilbora bertaratu den 'food truck' bat. Argazkia: Feltman's Hot Dogs
Bilbora bertaratu den 'food truck' bat. Argazkia: Feltman's Hot Dogs
Bilbora bertaratu den 'food truck' bat. Argazkia: Feltman's Hot Dogs

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Food truck (janaria saltzen duten kamioiak) delakoen zaleek hitzordua dute asteburu honetan Bilbon. Izan ere, kaleko janarien lehen topaketa egin dute Bizkaiko hiriburuan: Amstel Bilboro Market.

Orotara, 30 food truck inguru bildu dira Areatzan, gaurtik igandera. 12:00etatik 22:00etara izango dira zabalik, ogitartekoak, hanburgesak, pintxoak, kroketak eta beste hainbat elikagai motak saltzeko.

Antolatzaileen esanetan, "Bilboko Iparralde Lorategietan 70eko hamarkadan egiten zituzten ospakizunak simulatzea" dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Albisteak