Gizartea -
Trafikoa
Lau ibilgailuk talka egin dute Markinan
Hala ere, ez da zauriturik izan. B-633 errepidea itxi egin dute, Ondarroarako noranzkoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau ibilgailuk talka egin dute arratsalde honetan BI-633 errepidean, Markina parean (Bizkaia). Istripuaren ondorioz, B-633 errepidea itxi egin dute, Ondarroarako noranzkoan.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 16:30etan jazo da. Dena dela, ez da zauriturik izan. Errepidea itxi ostean, garabiek autoak erretiratu dituzte. Hori dela eta, auto-pilaketak izan dira zonaldean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea