Itxi

2015/10/05

11:44

Gizartea

Nobel sariak

Medikuntza Nobel Saria, parasitoek eragindako infekzioen ikerketentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

William C. Campbell, Satoshi Omura eta Youyou Tu saritu dituzte.

  • 2015eko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazleak. Argazkia: EFE

    2015eko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazleak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

William C. Campell irlandarrak, Satoshi Omura japoniarrak eta Youyou Tu txinatarrak irabazi dute 2015eko Medikuntzako Nobel Saria; lehenengo biak parasitoek eragindako infekzioen gainean egindako ikerketengatik saritu dituzte, eta, hirugarrena, berriz, malariari aurre egiteko terapia berriak garatzeagatik, Stockholmeko Karolinska Institutuak iragarritakoaren arabera.

Batzordeak saridunen berri ematerakoan adierazi duenez, "parasitoek eragindako gaixotasun batzuei aurre egiteko tratamenduak goitik behera aldatu dituzte".

Campbellek eta Omurak Avermectin izeneko botika sortu dute. Aipaturiko botikaren deribatuek onkozerkosi eta filariasi linfatikoa gaitzen intzidentzia murrizten lagundu dute, eta, gainera, parasitoek eragindako beste hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorrak dira.

Bestalde, Tu txinatarrak artemisinina botika asmatu du, eta, horri esker, malaria duten gaixoen artean hilkortasun-tasa murriztea lortu du.

Karolinska Institutuaren esanetan, urtero milioika laguni eragiten dieten gaixotasun larriei aurre egiteko bitarteko berri eraginkorrak asmatu dituzte hiru ikertzaile horiek.

"Gizakiaren osasuna hobetzen eta sufrimendua murrizten izan duten eragina ikaragarria da", azpimarratu du epaimahaiak. Parasitoek eragindako infekzioak munduko osasun arazo handienetakoak dira, eta, batez ere, txiroenei eragiten diete.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;