Gizartea -

Zirkulazioa

Emakume bat hil da Bilbon, autobus batek harrapatuta

43 urteko emakume getxoztarrak konortea galdu du, eta errepidera erori denean harrapatu du Bizkaibusak, Plaza Biribilaren ondoan dagoen autobus geltoki batean.

Autobus batek harrapatuta emakume bat hil da Bilbon

0:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume getxoztar bat hil da Bilboko Plaza Biribilean izan den ezbeharrean, Bizkaibusen autobus batek harrapatuta, Bizkaiko hiriburuko Udalak jakitera eman duenez. Aipatu iturrien arabera, emakumeak konortea galdu du eta errepidera erori da.

Udalak azaldu duenez, emakumea Herbehereetakoa zen, baina Getxon bizi zen. Konortea galdu eta errepidera erori denean harrapatu omen du autobusak, atzeko gurpilekin.

Ezbeharra Plaza Biribilaren aldamenean dagoen autobus geltoki baten ondoan gertatu da. Bilbo-Portugalete-Santurtzi linea (3151) egiten duen autobus batek harrapatuta hil da emakumea.

Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa zabaldu du harrapaketaren nondik norakoak argitzeko. Halaber, Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak doluminak eman dizkie biktimaren senide eta lagunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Bilbo berriak