Gizartea -
Ezbeharra
Lau pertsona artatu dituzte Donostian gas-intoxikazioa izan ondoren
Adineko bi lagun eta bi haur Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte karbono monoxidoa arnastu baitute. Dirudienez, etxeko ur-berogailuaren errekuntza desegokiak eragin du ezbeharra.
Agentziak | Erredakzioa
Adineko bi pertsona eta bi haur txiki Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte karbono monoxidoa arnastu ondoren. Antza denez, etxeko ur-berogailuaren errekuntza desegokiak eragin du ezbeharra, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bart 23:35 aldera gertatu da ezbeharra, Jolastokieta kaleko etxebizitza batean.
Donostiako suhiltzaileen esanetan, bikote bat eta haien seme-alabak dira ospitaleratu dituztenak. Adingabeak umetxoak dira, “urtebetekoa bata eta egun gutxikoa bestea”. Zaurituak eraman ondoren, suhiltzaileek gas neurketak egin dituzten etxean.
Ezbeharra ez da gas-ihes baten ondorioz gertatu, ur-berogailuaren errekuntza desegoki baten eraginez baizik, horien arabera.