Gizartea -
Lan-istripua
Gizon bat hil da enbor bat gainera erorita Belauntzan
51 urteko gizonezkoa enborrak mozten ari zen horietako bat gainera erorita hil denean.
agentziak | erredakzioa
Gizonezko bat hil da Belauntzan (Gipuzkoa), mozten ari zen enbor batek azpian harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien esanetan, ezbeharra 10:15 aldera gertatu da, Iruburu auzoan, 51 urteko gizonezkoa enborrak mozten ari zenean.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira, baina osasun zerbitzuek gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Donostiako auzitegi-medikuaren esku utzi du gorpua, autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea